Xake ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea abiatu du Durangoko Larrasoloetak

Anboto 2024ko mai. 6a, 08:00

Azken urteetan bizitako gorakadari jarraipena eman gura diote.

Larrasoloeta ahalegin berezia egiten ari da azken urteetan Durangon xakea biziberritzeko. Apurka klubeko kide kopurua handitzen joan dira eta joera horri eutsi gura diote aurten ere.Ildo horretatik, hurrengo ikasturtera begirako xake ikastaroetarako izen-ematea abiatu dute gaurtik ekainaren 30era bitartean. Ondorengo helbide elektronikoan jarri daiteke eurekin hartuemanetan: ajedrez.durango@gmail.com.

Momentuz ordutegi bi dituzte: martitzenetan, 17:00etatik 18:00etara, eta, eguaztenetan 17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara. Talde gehiago irteten badira ordutegi berriak sortzeko aukera zabalik dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!