INBESTIDURA
Durango. Juan Jose Ziarrustaren testigua jaso du Aitziber Irigorasek, azken urteotan Durangoko alkateordea izan denak. Aurretik, Ziarrustaren heriotzaren ondoren, Pedro Luis Urainek hartu zuen hutsik geratutako zinegotzi kargua, “herri subiranoaren aurrean”.
ENERGIA AURREZTEKO
Durango. Kontsumo txikiko 600 bonbila lote banatuko dituzte astelehenean, hilaren 5ean, Andra Mari elizpearen alboan: 75 watiok lain ematen duen kontsumo txikiko argia, etxeko energia aurrezteari buruzko eta ibilgailuentzako biokarburanteei eta autoen doako gidatze ikastaroei buruzko informazio liburuxka bana. Loteak 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara banatuko dituzte.
ARGAZKIAK
Durango. Saharako kanpamenduetako bizimodua eta emakumeei zuzendutako formazio eskola islatzen duen argazki erakusketa ipini du UGT-Euskadik Durangon daukan egoitzan.
JAI GIROA
Durango. Urtero legez, ekitaldi sorta eratu dute Herria auzo elkarteak maiatzaren 1erako. Jai giroa izan dute auzoan eta eratutako ekitaldiek harrera polita izan dute. Zikloturista martxa egin dute goizean, etxeko txikienentzako gaztelu puzgarriak ez eze.
MAIATZAREN 10EAN
Durango. Durango Ardoa Saltsan I. Topaketa Enogastronomikoa antolatu dute Landako Guneak eta Saltsanek, hilaren 10ean. Euskal Herriko, Espainiako eta, oro har, nazioarte mailako 35 upeltegi batu dituzte, 90 ardo baino gehiago eskainiz, 25 jatorri izendapenetakoak.
INGURUMENA
Durango. Besteak beste, ingurumen eta iraunkortasunaren aldeko Udalsarea 21-i buruzko herritarren eritziak jasotzeko tresna izango den Ekobarometroa lantzen hasi da Udala.
BALANTZEA
Durango. Hilabetez hilabete igotzen joan da hiltze-kopurua Erralde hiltegian; apirilean, hileko hiltze-kopuruaren errekorra bete da: 679 behiburu hil dituzte, Erraldeko arduradunek azaldu dutenez.
EPAILEAREN AURRETIK
Durango. HBren 30. urtemugako ekitaldia Ertzaintzak indarrez eragotzi ondore sortutako istiluen ondorioz Durangon atxilotutako 13 pertsonetatik lau asteon igaro dira epailearen aurretik.
SEGURTASUNA
Durango. Landako, San Antonio-Santa Rita, Nevers, San Jose Jesuitak, Kurutziaga eta Frai Juan de Zumarraga ikastetxeetako 1.530 ikaslek parte hartuko dute 10 urte egin dituen Bide-segurtasun Programan.
BABESEKOAK
Durango. Aramotzeko babesekoen martxa gogor kritikatu dute Udaleko alderdiek. 2006ko azaroan sinatutako itunak babeseko 52 etxe jasotzen ditu (erdiak saltzeko babesekoak eta beste erdiak alokairurako sozialekoak).
SASKIBALOIA
Durango. Lesioak izan dira Tabirakok azken asteetan pairatu duen ahuleziaren arrazoi nagusia eta joan den asteburuan ia lesionatu guztiak berreskuratu zituen Durangoko taldeak. Asko igarri zen, dudarik gabe, bai jokoan eta bai aulkian ere.
ALDARAZPENA
Durango. Udalbatzarrak 4,35 milioi euroko aurrekontu aldarazpena onartu du “premiazko” hainbat diru-atal bideratzeko. Besteak beste, igerilekua (2,3 milioi), Kalebarriko liburutegia (600.000 euro), Kurutze Santua (294.000 euro) eta hainbat hirigintza obrarekin (300.000 euro) lotu dute dirua, edo, hainbat eraikinetan inbertsioak egiteko (320.000 euro) eta Astarloa Kulturgintzako egitasmo museografikorako (70.000 euro). EAJ, PSE-EE eta PP alde agertu dira eta kontra EAE udal taldea eta Aralar; EB-Berdeak abstenitu egin dira.
IKASTAROA
Durango. Gurasoei zuzendutako haur masaje ikastaroa antolatu duet Ibaizabal ikastolan. Maiatzaren 15ean hasiko da eta ekainaren 12ra bitartean, eguenero, izango da saioa.
ENERGUA AURREZTUZ
Durango. Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eskutik kontsumo txikiko bonbila lotea hartzeko aukera izan zuten, astelehenean, durangarrek.
BIDESARIAK
Durango. Usansolo eta Ermua artean A-8 autobidearen bidesaria kentzeko PPren mozioak ez du aurrera egin. EAE udal taldearen, Aralarren eta EB-Berdeen babesa izan arren, PSE-EEk eta EAJk kontra egin zuten, eta jardungo alkate Aitziber Irigorasen kalitatezko botoak berdinketa apurtu zuen.