EHEren 'Harrotze astea' borobiltzeko kalejira egin dute Durangon

Anboto 2024ko api. 27a, 12:00

Dozenaka lagun batu dira Durangon 'Harrotze astea' dinamikari amaiera emateko kalejiran; Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri mailan egindako dinamika izan da hau. 

"'Harrotze astea' euskararen aldeko borrokak pizteko, euskaldunen kontzientziak astintzeko, hizkuntzaren aurkako zapalkuntzaren arduradunak eta konplizeak seinalatzeko eta Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeko" helburuagaz antolatu du EHEk. Kalejira 18:00etan hasi zen Andra Maritik, eta Durangoko Epaitegitik, anbulategi zaharretik eta Plateruenatik igaro zen, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!