Rodrigo Sarralde Bizkaiko txapeldun, xake azkarrean

Anboto 2024ko mai. 6a, 13:08

Rodrigo Sarralde irabazlearen garaikurrarekin; bere ondoan, Ibon Martin. (Argazkia: Larrasoloeta)

Durangoko Larrasoloeta taldeko xakelaria da.

Joan zen zapatuan xake azkarraren Bizkaiko txapelketa lehiatu zen Getxoko Fadura kiroldegian eta Durangoko Larrasoloeta taldeko Rodrigo Sarralde txapeldun geratu zen. Lehia estua izan zen. Sarraldek 11 puntu batu zituen, bigarren eta hirugarren geratu ziren Xabier Barbazan eta Juan Manuel Ruizek baino puntu erdi gehiago.

Larrasoloetako Humberto Odriozolak laugarren amaitu zuen 10 punturekin eta Abadiño Xake Taldeko Ibon Martin 10. tokian geratu zen bederatzi punturekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!