Guillermo Merino preso durangarra baldintzapean aske utzi dute

Anboto 2024ko mai. 8a, 15:28

Durangoko Sarek 2023ko irailean egindako kontzentrazioa.

Hirugarren graduan egon da 2023ko otsailetik.

Etxeratek jakinarazi duenez, Guillermo Merino Bilbao euskal preso durangarra baldintzapean aske dago, Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren (EZEZ) autoaren bidez. Merino hirugarren graduan egon da iazko otsailetik. 2000. urteko urtarrilean atxilotu zuten, eta 25 urtetako kondena ezarri zioten. 2019an kondenaren hiru laurdenak bete zituen. Guztira 23 urtean egon da preso, Soto del Real, Aranjuez, Picassent, Valdemoro, Zuera, Zaballa eta Basauriko kartzeletan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!