Goizaldean atxilotutako sei gazteei babesa eskaini diete hainbat herritarrek

Maialen Zuazubiskar 2021ko ira. 4a, 20:51

Elorrioko GKSk deituta kontzentrazioa egin dute Elorrion bart gaueko atxiloketak salatzeko. 

Bart gauean 18 eta 28 urte bitarteko sei gazte atxilotu dituzte Elorrion. Atxilotuen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea egin dute Elorrion.

Kontzentrazioan jakitera eman dutenez, gaur arratsaldeko elkarretaratzea atxilotuei elkartasuna adierazi eta erasoa salatzeko izan da. “Atzo jazartu eta atxilotuak izan ziren gazteei babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu, eta atxiloketen kargugabetzea exijitu”, azaldu dute.

Horrez gain, Ertzaintzak “San Jose hartu eta bertan zeuden gazteen aurka oldartu zen eta karga bidez bertan zeudenak dispertsatzean gain herri osoa bere egin”, zutela salatu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!