DEIALDIA
Elorrio. Hiri-ordenazioko Plangintza Orokorrerako Aholku Batzordean parte hartzeko eskabide-epea zabaldu berri du Udalak. Eskabideak udaletxeko erregistroan aurkeztu daitezke, maiatzaren 14ra bitartean. Halaxe jakin eragin dute udal arduradunek.
OMENALDIA
Elorrio. Eskubaloi jaia antolatu dute astebururako Lourdesko Ama ikastetxean. Guraso Elkartearen ekimenez eratu da jaialdia eta, urteetan egindako lana aintzat hartuz, Aita Ramoni omenaldia eskaini gura izan die. Halaxe azaldu dute eskolako gurasoek. Apirilaren 20an, domekan, jarri dute hitzordua ikastetxean bertan.
JAIALDIA
Elorrio. Txintxirri ikastolak lehenengo pausoak eman zituela 40 urte bete dira. 1974an legeztatzea lortu zuen arte, hainbat “traba” gainditu zituen. Misionerek utzitako lokal batean zabaldutako haur eskolako gela batekin hasi zuten bidea, 1968ko urtarrilaren 12an.
INBERTSIOAK
Elorrio. Berrio-Otxoa kalearen azken zatiaren — Txantxibiri kalea deritzona— berriztatze lanak hasi gura dituzte udal arduradunek eta horretarako exekuzio egitasmorako 60.000 euro erabiliko dituzte. 2007ko altxortegiko geldikinetik bideratuko dute diru hori.
KEXAK
Elorrio. Kiroldegiko zenbait erabiltzaile kexu dira dagokien zerbitzua jasotzen ez dutelako. Ikasturtea hasi zenetik hainbat ordu galdu dituztela salatu dute, eta “behar diren ikastaroak emateko urte osorako irakaslea” lortu ezean, ordaindutako dirua bueltatzea eskatu. Urritik dagoz egoera horretan, diotenez, eta “2. hiruhilekoko kuota ere pasatu da beherapenik gabe”.
DEIALDIA
Elorrio. Inori ezer “inposatu” gabe “denon ideiak eta proiektuak defendatu eta gauzatzeko jokaleku bat” sortzeko beharra nabarmendu, eta, maitzaren 10ean, Elorriotarren berbia errespetatu lelopean manifestazioa egingo dutela iragartzeko agerraldia egin du herritar talde batek: “Ez da inoiz inon gatazkarik konpondu alde bat baztertuz, eta ezker abertzalea baztertzeak eta jipoitzeak ez du gatazka konpontzeko balioko”.
LAN GATAZKA
Elorrio. Enpresa Komiteak deituta, txanda bakoitzean lau orduko lanuztea egin zuten beharginek, eguaztenean,Ductilor enpresan, izandako lan istripuaren aurrean zuzendaritzaren jarrera salatzeko.
E-BUTTON
Elorrio. Iturri kultur etxeko erabiltzaile izango diren herriko elkarteek e-buttona –giltz elektronikoa– izango dute ohiko ordutegiaz kanpora kultur azpiegituran sartu ahal izateko.
Musikaire
Elorrio. Ruper Ordorika kantariak barikuan Elorrion –Argiņetan, hain justu ere– Musikaireko giro paregabean. Berarekin elkarrizketa izan dugu, eta kontzertuari buruzko azalpenak eman dizkigu.
EROSKETA
Elorrio. Eroskik Caprabo supermerkatu katearen %75 erosi du, eta horri esker, 500 denda eta 15.000 langile gehiago izango ditu egoitza Elorrion daukan kooperatibak. Kapitalaren %5 gordeko dute Bonet, Elias eta Carbo familiek, jabe ohiek; gainerako %20a Caixa aurrezki kutxak dauka.
AGERRALDIA
Elorrio. Abiadura Handiko Trenari (AHT) dagokionez, administrazioen “hipokresia eta errespetu falta” salatu dute, Elorrion, azpiegitura horren kontra dauden bederatzi herritako alkate eta hautetsiek. Era berean, babesa agertu die asteon Gasteizera deklaratzea joan behar izan duen Aramaioko alkate Asier Agirreri.
ESKER ONA
Elorrio. Hainbat lagun batu zen Lourdesko Ama ikastetxean, domekan, Aita Ramoni egindako lana eskertu guran.
OMENALDIA
Elorrio. ainbat lagun batu zen Txintxirri ikastolak joan zen domekan ospatutako 40. urteurreneko ekitaldian. Lehengo eta oraingo ikasle eta gurasoak, langileak, irakasleak, lagunak… Ikastolak egindako bidea ekarri zuten guztiek gogora, jai giroan.
MOZIOA
Elorrio. Asteon erregistratu dute PSE-EEk eta EAJk adostutako mozioa. Agiriaren arabera, mozioak jasotzen dituen puntuekin bat ez datozen udal arduradunen dimisioa eskatuko dute. EAEk alkatetza daukan udaletan aurkeztuko dute mozio hori.
UR-SAREA
Elorrio. Gazeta, Mendraka edo Berrio, besteak beste, euren ur-sarea darabilen auzoak dira. Aramiņok ere bere ur-sarea izan du, baina laster bertara herritik ura eroateko lanak hasiko dituzte.