Iurretako Smurfit Kappa Nervion enpresak XI. Segurtasunaren eta Osasunaren Astea antolatu du, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginda. Erabaki seguruak. Ez gelditu 'egongo balitz...' pentsatzen lelopean, langileei zuzendutako egitarau zabala prestatu du enpresak, mugimenduan dauden makinen inguruan entrenamendua eta kontzientziazioa, eta, bide-segurtasuna ardatz hartuta.
Ate irekien jardunaldia ere antolatu zuen Iurretako Semurfit Kappa enpresak, apirilaren 27an. Lantokiaren prozesu produktiboa erakutsi zuten bisita gidatuen bitartez. "Jasangarritasunean egindako inbertsioak ezagutzeko aukera ere izan zuten. Eta, paper-hondakinen balorazio eta kudeaketarako azpiegitura berria ikusi zuten", azaldu dute enpresako arduradunek. 300 lagunetik gora bertaratu ziren. Iurreta, Durango eta Zornotzako alkateak ere bertaratu ziren.