ATXILOKETA
Iurreta. Adolfo Abasolo atxilotu zuen, atzo, arratsaldean, Iurretan bertan, 2003an Bizkaiko auzitegiak ezarri zion kartzela zigorra osatzeko falta zaizkion sei hilabeteak betetzeko.
ALEGAZIOAK BERRETSI DITUZTE
Iurreta. Udalbatzarrak A-8 autobidean hirugarren erreiaren eraikitze lanak direla-eta aurkeztutako alegazio guztiak berretsi ditu, eraikitzeko proiektuari buruzko ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa onartu ez eze.
ADIERAZPENAK
Iurreta. Juan Jose Ziarrusta Camporen Durangoko alkatearen senideei, Durangoko Udalbatzari eta Eusko Alderdi Jeltzaleari doluminak eskeinti dizkie ohar baten bitartez Iurretako Udalbatzak.
JAIAK
Iurreta. Jai giroan murgilduko dira, gaur, Oromiņon. Donien-atxa igoko dute iluntzean eta parte hartuko duten guztientzat bakailao errea izango da.
AUZIA
Iurreta. Udalak erregutze-errekurtsoa aurkeztuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian (EAEAN) udaletxeko langileek norbere eginbeharretarako lau egun izan ditzaten —berreskuratzekoak bi eta beste biak ez—, beharginek eskatu lez sei izan beharrean.
BISITAK
Iurreta. Bibliotekaren bitartez Iurreta ezagutzera ematea eta Udal Liburutegiko herriko atalaren erabilera bultzatzea helburu hartuta, Iurreta ezagutu bisita gidatuak eratu ditu liburutegiak.
II. Kalez kale jaialdia
Iurreta. Mikel Deuna kultur elkarteak eta Udalak bigarrenez antolatu dute herriko plaza eta kaleetara hainbat ikuskizun ekarriko dituen jaialdia.
ANIMALIAK BATZEKO
Iurreta. Animaliak batu eta kontrolatzeko ardura Iurretako Zaunk enpresari eman dio Udalak. Urtebeterako kontratua —luzatu daitekeena— adostu dute, eta 9.800 euro bideratuko dituzte. Lan horren barruan txakurren errolda ere egingo dute.
HERRI LANAK
Iurreta. Herriko kale nagusia dela aintzat hartuta, San Migel jaiak amaitu ondoren aurreikusi du Udalak Bixente Kapanaga kalearen hirigintza lanak hastea.
PLATAFORMA BERRIA
Iurreta. Eihar Jagoten plataforma sortu dute Alaitz Areitio euskal preso iurretarraren jaioberriaren “beharrizanei” laguntzeko. Aurkezpenean 100 bat lagun batu dira.
JAI GIROA
Iurreta. Eguraldia lagun izan dute Iurretako Oromiņoko Sanmarkoetan, eta eratutako ekitaldiek harrera polita izan dute, ohi den moduan. Besteak beste, asto lasterketa ere antolatu dute, bisitari kopuru polita batuz.
IURRETAKO HERRI LASTERKETA
Iurreta. Maila handiko kirolariak bildu zituen joan den asteburuan Iurretako XXVIII.herri lasterketak. Proba nagusiak nahiko parekatuta egon ziren eta azkenengo metroetan erabaki ziren. Gizonezkoetan Manuel Penas izan zen nagusi, 2005ean irabazle izan zena eta emakumezkoetan Zulema Fuentes Pilak irabazi zuen, iaz bezala.
LEKUALDAKETA
Iurreta. Iurretako Udalak Gizarte Ongizate Zerbitzuak lekualdatu ditu. Hala adierazi du Iņaki Totorikaguena alkateak.
ZENBAKI SARITUAK
Iurreta. Dantzari eta bertsolarien saioekin eta txitxiburduntzi eginez agurtu zituzten domekan Bakixan (Iurreta) San Sebastian jaiak.
GAZTE ASANBLADA
Iurreta. “Okupazioa tresna gisa ulertuta” lokal baten beharra nabarmendu du Gazte Asanbladak, aurrera begirako lan ildoak zehaztuz egindako hausnarketan. Diotenez, “saiakera une egokia denean” egingo dute. Orain, asanblada “indartzea” dute helburu nagusi, eta Abadetxearen aldeko “herri-dinamika sustatzea”.