Iurretako Euskal Kataforesis enpresako langileak greban daude

Anboto 2024ko mai. 7a, 11:41

Atzo greba eguna izan zuten Iurretako Euskal Kataforesis enpresan (Argazkia: @LABDurangaldea)

Kimika industriarako Espainiako estatuko lan hitzarmena dute Arriandiko industriagunean dagoen Euskal Kataforesis enpresan, eta itun hori berriztu barik dago 2019tik, Enpresa Komiteak (ELA, CCOO, LAB eta Independientea) azaldu duenez. Bihar eta etzi grebara deituta daude langileak. Atzo greba eguna izan zuten.

Iurretako Euskal Kataforesis enpresako langileak greban daude, lan hitzarmena berriztu daiten eskatzeko. Kimika industriarako Espainiako estatuko lan hitzarmena dute Arriandiko industriagunean dagoen enpresan, eta 2019tik ez da berriztu, LAB sindikatuko Oihane Torresek argitu duenez. Enpresan lan egiten duten 66 langileetatik 61ek egin dute bat grebagaz, gaineratu duenez.

Enpresa Komiteak barneko lan-hitzarmen bat ezartzea eskatu du, hiru urtez indarrean egongo dena (2024tik 2026ra). Soldata igoera ere aldarrikatzen dute: 2024an, %9, 2025ean, %3,150 + aurtengo KPIa, eta, 2026an, %3,150, argitu dutenez. Bestalde, 2027an, 2025ko eta 2026ko KPIak gaurkotzea ere aldarrikatzen dute, atzerapenik gabe. 

Beste zenbait proposamen ere mahai-gaineratu ditu Enpresa Komiteak. Lan ituna berriztea, ordaindutako baimenak gaurkotzea, plusak erregularizatzea edo lanpostuak eta mailak aztertzea, besteak beste.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!