ENERGIA

Haurtzaindegirako energia berriztagarriak aztergai

Otxandio.  Energia berriztagarriak erabiliko ditu Udalak Mainondon aurreikusi duen haurtzaindegi publikoan. Izan ere, energia geotermikoa edo peletagrekin konbinatuta erabili aztertuko du Euskal Energiaren Erakundeak (EEE).
KALE GARBIKETA

Ordu gehiago bideratuko dute kaleak garbitzera

Otxandio.  Kalea garbitzeko makina erosiko du Udalak, kale garbiketa zerbitzua hobetu guran. Horretarako, prozedura eta baldintza pleguak onartu dituzte azken udalbatzarrean.
ZAPATUAN

Euskara izango dute ardatz Udaberriko Jaian

Otxandio.  Euskara erabiltzekoa deia luzatuko du Gazte Asanbladak zapatuan ospatuko den Udaberriko Jaian. Gaztetxean jaurtitako txupinazoak emango dio hasiera jai giroari, 11:00etan, eta jarraian bizikleta martxak irtengo du bertatik. Herrigunean egingo dute ibilbidea eta euskara erabiltzera deituko dituzte herritarrak, jakitera eman dutenez. Aurten euskararen aldeko jai bihurtu gura izan dute Udaberri Jaia.
ESKAERA

UEMAn sartzeko eskaera egingo dute

Otxandio.  Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartzeko eskaera egitea –bertako estatutuak ere bai– onartu berri du udalbatzarrak, aho batez.
HERRI LANAK

BI-2543 errepideko lanak udaberrian hasi gura dituzte

Otxandio.  Udaberrian hasi gura dituzte Otxandiotik Dimara arteko BI-2543 errepidearen gainegitura eraiki eta hobetzeko lanak. Hala azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak.
ADJUDIKAZIOA

Igerilekuaren ardura eman dute

Otxandio.  Herriko igerilekuen kudeaketan jarraituko du hurrengo hiru urteetan be lan horretan jardun duen herriko enpresak.
HERRI LANAK

Ospital kaleko azken beharrak hasita daude

Otxandio.  Ospital kalea Alde Zaharrarekin lotu eta hirigintza obrei azkena emateko lanak hasita daude dagoeneko eta, zati handiena behintzat, uztailerako, Santamaņa jaietarako aurreikusi dute gertu egotea.
EUSKARA

Euskara erabiltzera deituz kanpaina berria jarri dute martxan

Otxandio.  Euskararen aldeko jai bihurtuko dute aurten Udaberriko Jaia eta, “euskarak aurrera egiteko herritarren babesa behar duela jakinda”, euskararen aldeko konpromisoa eskatzen duten txapak banatuko ditu Gazte Asanbladak. “Euskararekiko herritarren gabeziak agerian utzi ondoren, gabeziok gainditzeko motibazio eta baliabideak eskaini guran” abiatutako kanpainaren baitan helduko die ekimen horri.
HIRIGINTZA

Hirigintza-itun bi eta Aulasarekin lotu dena aurrera doaz

Otxandio.  Ciudad Jardin auzuneko lursail banatan, familia bakarreko etxe bana beharrean, sei etxe atxiki egiteko adostutako ituna hiri-ordenazioko udal planeamendu orokorraren berrikuspenean batuko du Udalak. Alegaziorik egon ez denez, behin betiko onartu da-eta.
IA HIRU MILOI EURO

Aurrekontuaren ia erdia batzen dute inbertsioek

Otxandio.  Udalak 2,98 milioi euroko aurrekontua izango du 2008an, 1,43 milioi inguruko inbertsio atala batuz. “Nahiko anbizio handiko” kontuak dira eta “gestio ahalegin handia” eskatuko dutenak, Aritz Otxandiano alkatearen berbetan. EAJ abstenitu egin da.
JAIA

Ume zein heldu, eguraldia lagun dutela ospatu dute Udaberri Jaia

Otxandio.  Eguraldia lagun izan zuten zapatuan Otxandion, Udaberri Jaian. Ume zen heldu, antolatutako ekitaldietan parte hartzera hurreratu ziren, jai giroa sortuz.
GUDARIAK

Frontean eutsi eutsien gudariei omenaldia eskaini die herriak

Otxandio.  1937ko apirilaren 4an jausi zen Otxandioko frontea. Mola jeneralaren soldaduei ahal izan zuten beste eutsi zioten gudariak omendu ditu herriak 71. urteurrena bete berri denean.
DIRU-LAGUNTZAK

Auzoetan postontzi berriak jarriko ditu Udalak

Otxandio.  Auzoetan postontzi berriak jartzeko diru-laguntza eskatuko du Udalak Bizkaiko Foru Aldundian. Mekoletan postontziak nahiko narriatuta daudela-eta auzoko zenbaiten eskariari erantzun gura deutso Udalak, eta horretarako baserri aldeen garapenerako bideratutako laguntzei heldu gura die.
HIRIGINTZA HITZARMENAK

Herrira bideratzeko 1,3 milioi batuko ditue hirigintza-hitzarmenen bidez

Otxandio.  Udalaren lurzoru-ondarera bideratuko den 1,3 milioi euroko diru-iturri zuzena lortu guran hiru hirigintza hitzarmenen hasierako onarpena egin du udalbatzarrak. Hiri-ordenazioko udal-plan orokorraren berrikuspenaren barruan batzen dira aitatutako hitzarmenak.
TXAKURREN ERROLDA

Txakurren errolda urte honen barruan amaitu gura dute

Otxandio.  Txakurren errolda eta animalien batzerako zerbitzua Zaunk enpresari esku utzi du berriro ere Udalak. Urtebeteko luzapena onartu du udalbatzarrak.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia