URTEURREN JAIALDIA

Geu Be! elkarteak bost urte bete ditu

Bizkaia.  No me mires raro. Desberdintasunak berdintzen gaitu. Minusbaliotasun bat daukan edozein pertsona edozein leku edo girotan egon daitekeela zabaldu guran aukeratu du lelo hori Durangaldeko behar bereziak dituzten familien Geu Be! elkarteak bere 5. urteurren jaialdirako.
ARETO FUTBOLA

Txapeldunen usaina hartzen

Bizkaia.  Garaipen benetan garrantzitsua lortu zuten joan den asteburuan Mallabiko futbol taldeko jokalariek. Izan ere, datorren asteburuan Abadiņoko Gaztetxieren kontra berdinketa lortuta nahikoa izango baita ligako txapeldun izateko. Hala ere, irabaztera aterako dira mallabiko mutilak. Egindako denboraldi aparta ondo bukatu nahi dute eta txapela ahalik eta puntu gehienekin jantzi nahi dute.
HAINBAT DEIALDI

Maiatzaren Lehena, aldarri eguna

Bizkaia.  Langileak mobilizatzera deitu dituzte beste behin ere sindikatuek langileak Maiatzaren Lehenean. Hiriburuetan egin ditue ekitaldiak.
ALDARRI EGUNA

Lan osasuna eta segurtasuna aldarrikatu dute sindikatuek

Bizkaia.  Hego Euskal Herrian 34 behargin hil dira lan-istripuan 2008a hasi zenetik. Eguaztenean azkena, Donostian. Hala jakin eragin du LAB sindikatuak, apirilaren 28a, Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna, “aldarrikapen egun” izan behar dela gogoratzearekin batera
UDALEKUAK

Topagunearen eskutik, udalekuak

Bizkaia.  Udaleku eskaintza zabala bideratu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. 14 elkarteren eskutik hainbat udaleku antolatuko ditu 21 herritan.
DURANGALDEKO LAU

Mobilizazioak AAMaren kontrako epaiketagatik

Bizkaia.  Amnistiaren Aldeko Mugimenduan (AAM) lan egiteagatik auzipetutako 27 kideen deklarazioekin hasi zen, astelehenean, epaiketa. Durangaldeko lau lagun ere badira tartean: Maitane Mendez eta Gari Arriaga Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kide izateagatik, eta Asier Birunbrales eta Iņaki Reta Askatasuneko kide izateagatik. Defentsa juridikoari uko egin die denek, epaia idatzita dagoela uste dutelako.
IKASTAROAK

‘Hobetuz’-ek laguntzen dituen ikastaroetarako Behargintzara jo dezake

Bizkaia.  Hobetuzek lagundutako ikastaroetan parte hartu gura dutenentzako zabalik dago izena emateko epea eta horrela jakin eragin du Durangaldeko Behargintzak. Hiru ikastarok osatzen dute formazio eskaintza.
SALAKETA

SFP-Forgingeko kaleratzeetan sindikatuen jarrera salatu dute.

Bizkaia.  SFP-Forging-eko enplegu-erregulazioak 64 langile kaleratzea aurreikusi duela-eta, sindikatuen “parte-hartze eta onespenarekin” egingo dela kritikatu du kaleratutako langileetariko bat den Otilio Villarejok.
LANUZTEAK

Lanuzteak iragarri dituzte sindikatuek

Bizkaia.  Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban metal arloan lanuzteak deituko dituztela iragarri dute LAB, UGT eta CCOO sindikatuek. Hitzarmen sektorial “duinak” eskatuko dituzte greba horren bitartez. Era berean, “sektoreko beharginek bizi duten egoera kritikoaren” gainean informatzeko asanbladak deitu gura dituzte, jakin eragin dutenez, eta baita “beharginen arteko batasuna bultzatu” ere.
Txirrindularitza

Pascualek etxera ekarri zuen Birako azken etapa

Bizkaia.  Bizkaia-Panda Durangoko taldeak garaipen ederra eskuratu zuen Emakumeen Birako azken etapan, Gema Pascualen eskutik. Madrildarra bost kideko ihesaldi batean iritsi azken kilometrora. Helmugara zeraman zuzenaren aurreko bihurgunean erasoa jo, aldetxoa hartu eta ezin izan zuen inork harrapatu.
TXIRRINDULARITZA

Damiano Cunego garaile

Bizkaia.  Damiano Cunego Lampreko txirrindularia izan zen garaile joan den igandean Zornotzako Udaberri Sarian. Azken metroetan erabaki zen etapa, ordura arte beste lau txirrindularirekin aritu bait zen lehian.
TXIRRINDULARITZA

Zornotzako klasikaren helmuga lekuz aldatuko dute

Bizkaia.  Etzi jokatuko da zornotzan 54. Udaberri Saria baina aurten ez da ohi bezala Gudari kalean bukatuko. Izan ere, Zelaieta parkeko obrak direla eta, itxita dago kale hori lemoarako noranzkoan eta horregatik, Nafarroa kalean bukatuko dute txirrindulariek lasterketa.
ONARPENA

Durangorekin lotutako Lurralde Plan Partziala onartu dute

Bizkaia.  Durangoko eremu funtzionalaren Lurralde Plan Partziala (LPP) onartu du, behin behinekoan, Bizkaiko Foru Aldundiak.
KANPAINA

Pertsona nagusien aldeko kanpaina

Bizkaia.  Aurten lehenengoz, pertsona nagusien aldeko kanpaina egin du Karitas Tabirak, Pertsona nagusiak?… lehenengo pertsona, gero nagusiak goiburupean.
ESKU PILOTA

Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa azkenetan da

Bizkaia.  Ez zaio asko falta Euskal Herriko Kluben arteko txapelketari bukaerara heltzeko. Izan ere, finaletako partidak baino ez dira geratzen jada. Joan den asteburuan hainbat partidu jokatu ziren Euskal Herri osoko herri desberdinetan, batzuk finalerdiak eta beste batzuk sailkapenean postuak erdiestekoak.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia